XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina, nahiz eta gogorra izan, eutsi egiten dio Herriak.

Eta eutsi egiten dio, konturatzen delako hau guztiau ez dela krisi ekonomikoaren ondorio, baizik erdiminaren pareko.

Nikaraguak badaki zerbait berria sortzeak berekin dituen saminen berri.

Badaki, ez dela bizi berririk, erdiminik jasan gabe.

Horregatik eusten dio borrokari, ziurra ikusten bait du garaipena, nahiz eta orain gaizki pasa beharra izan.

Mundu transnazionalizatu batean, ez da posible inolako independentzia ekonomikorik, are gutxiago, bere ekonomia postre-produkzioan oinarritua daukan eta hiru milioi biztanle besterik ez dituen Herri batentzat.

Gurea bezalako Herri batek guztiz ezinezkoa du nazioarte mailako merkatalgo balantzatu batean parte hartzea, berez desbalantzatua bait da.

Lehentasunen zibilizazioa Horregatik, guri gelditzen zaigun bide bakarra da, Estatu erraldoi bakarrari lotuak egon ordez, geure dependentzia askoren artean zatikatzea, batez ere gure gaitz bera jasaten duten herriekin elkartuz eta harremanak sortuz.

Gehiengoarentzat onuragarri izango diren lehentasun batzu markatzetik hasi beharko dugu.

Orain arteko ekonomi aurrerapenak, historikoki, pribilegiatu bakar batzurentzat soilik izan dira mesedegarri, baina ez herri xehearentzat.

Beraz, logika kapitalista hau haustetik daukagu hasi beharra.

Sortu beharra dago lehentasunen zibilizazioa edo zibizitatearen zibilizazioa inoiz deitu izan duguna.

Sektore pribilegiatuek ez dute, noski, bide honetatik sartu nahiko.

Guk gehiengoen logika deitzen duguna, komunismo eta totalitarismo deituko dute berek.

Baina onean ez bada txarrean, gehiengoen nahiaren eta indarraren aurrean, hortik beharko dute sartu.

Nahi badute eta ez badute, ez daukate burua makurtu beste erremediorik.

Enpresari pribatuak ere ikasiz joango dira, diruaren gainetik badirela inoiz ahaztu behar ez diren beste balio batzu.

Zentzu honetan, benetan bitxia eta kontutan hartzekoa da Elizaren doktrina sozialaren ikuspegi-aldaketa.

Lehen, gutxiengo pribilegiatuak ziren giza masa pobre eta azpigaratuez arduratu behar zutenak.

Orain, alderantziz, gehiengoei eskatzen zaie gutxiengo pribilegiatuen eskubideak errespetatzea.

Elizak boteredunen aldetik, gutxiengo eta kapitalisten logikarekin jokatu izan du (...).